Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aitor Bizkarra

Datu pertsonalak

Izena
Bizkarra, Aitor
Izen abizen osoak
Bizkarra Ruiz, Aitor
Jaiotza
1996 Abadiño + Abadiño < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2022 (finalaurreak, 2.itzulia); 2026
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 2014; 2016 eta 2023 (finalaurreak); 2018, 2021 eta 2015 (finalista).
Bizkaiko Eskualdekako Txapelketa, Durangaldea: 2014 (txapeldunordea).
Bizkaiko Taldekako Txapelketa: 2017 eta 2022 (finalista, Abadiñoko "Koipelustriek" taldean).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2010 (txapeldunordea, 10-14 urte); 2014 (finalista, 15-18 urte).
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2010 (Txapelduna, 10-14 urte); 2013 (finalista, 15-18 urte); 2014 (txapeldunordea, 15-18 urte).
BBK Sariketa, taldeka: 2010 (txapeldunorde, 18 urte arte, Durangaldea taldean); 2012 eta 2013 (Txapelduna, 18 urtez goikoekin, Durangaldea taldean).
Berritxu sariketa (Berriatua): 2011 (txapeldunordea).
Osinalde sariketa (Gabiria): 2016 (finalista).
Erniarraitz sariketa: 2018 (txapeldunordea).
Lizardi sariketa (Zarautz): 2019 (finalista).
Aramaioko Kopla txapelketa (Aramaio): 2024 (Txapelduna).
Aixita bertso sariketa (Irurtzun): 2024 (Txapelduna).
Argi Baltza sariketa: 2025 (Txapelduna)

Bertso-jartzailea:
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2008 (1. saria, LH6); 2009 (3. saria, DBH1); 2011 (2. saria, DBH3).
Balendin Enbeita Bertso-paper Lehiaketa (Algorta-Getxo): 2021 (1. saria).
Basarri Bertso-paper Lehiaketa (Zarautz): 2024 (1. saria).

Doinu sortzaile edo moldatzailea:
Bertso plazara doinu berriak ekarri ditu, kantagintzatik hartu eta egokituak naiz berak sortuak (ikusi "Doinuak")

Datu biografikoak

Biografia
Abadinon (Bizkaia) sortua da, 1996ko urriaren 10ean. Abadiñon, Zelaietako Herri Eskolan hasi zuen bere ikasketa ibilbidea. Filosofian lizentziatua da, eta irakaslea lanbidez.

Hamar urte inguru zituela, Zelaietako Herri Eskolan (Abadiño) izan zuen lehen igurtzia bertsogintzarekin, Igor Muniategi irakasle zuela, eta Abadiñoko Gogaikarri Bertso-eskolan hasi zen berehala, Eñaut Uruburu "Lepotxo"rekin. Garaiko bertsolari ia guztiak bezala, lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan egin zituen plazako lehen urratsak; 2008an hartu zuen parte lehen aldiz. Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan ez ezik, han-hemen antolatzen diren bertsolari gazteentzako txapelketetan, Bizkaiko Elkarteak bertsolariak plazaratzeko antolatutako ekimenetan, eta, noski, ezaguna egin ahalala ugaritzen joan zaizkion plazetan zaildu da jendaurreko jardunean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 2014an hartu du parte lehen aldiz; hurrengoan, 2016an, finalaurretara heldu da, eta finalean kantatu du 2018an, 2021ean eta 2025ean antolatutakoetan; aipagarria da azken honetan bertso doinutegira egindako ekarria (ikusi "Doinutegia" atala).

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari dagokionez, 2022koan kantatu du lehen aldiz, eta, finalaurreko bigarren itzulian sartut¡rik, finaletik bi pausura geratu da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, 2008.