Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Txoperena, Maddi Ane
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Colina, Sustrai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biak parrandan zaudete. Odei, bada bi ordu Sustrai kriston txapa ematen ari zaizula, eta jada ez dakizu nola kendu gainetik.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Barroso:
Sustraik nola ez nauen
utzi nahi aparte
bertsoa ta bertsoa
jo ta ke jo ta ke!
Jakin bertsolaritza
ainitz nuen maite
ainitz gustuko nuen
zu iritsi arte. (bis)

S. Colina:
Odei hain zara haundi
hain iaio hain argi
zure zientziaren bila
nagola aspaldi.
Ze garrantzi ematen
diozu kantari
zortziko txikiaren
lehen errimari? (bis)

O. Barroso:
Lehen errima aipatu
eta ze problema!
Hunaino etortzea
neronen kondena.
Nolako garrantzia
errima lehena!
Bukaera ez al zen
inportanteena? (bis)

S. Colina:
Bai bukaera dugu
inportanteena
parrandarentzat ere
ziri nabarmena.
Nik askoz nahiago dut
segidillarena
hasi segi ta segi
bukatzen ez dena. (bis)

O. Barroso:
Errima bat botata
beste baten bila
hola itzultzen baita
Sustrairen gurpila.
Zenbat aldiz aipatu
duzu segidilla?
Gehio segitu gabe
bukatu dadila! (bis)

S. Colina:
Antza denez etxera
bidali nahi nauzu
hurbildu natzaizuna
goxo pausuz pausu.
Hau bezalako aukeraik
ez daukagu usu.
Libiako egoeraz
zer iritzi duzu? (bis)

O. Barroso:
Libiako egoera
ez da hain segurra
nik ez dut iritzirik
ta ez da gezurra.
Gorritu egin da lehen
xuri zen muturra.
Sustrai bota ezazu
zure azken agurra. (bis)

S. Colina:
Agurra botatzea
betiko antzera
pauso bat aurrera ta
beste bat atzera
txapa ematen nabil
belarri ertzera.
Ai Odei! Zurekin joan
nahi nuke etxera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra