Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia
Gai-jartzailea
Beitia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Julio, betiko jatetxe baten jabea zara. Gaur, jatetxeko sukaldari Arkaitzek Basque Culinary Centerren ikasketak egiteko matrikularentzat dirua eskatu dizu.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto:
Baino baino zer zabiltz
ze eske ze near?
Tortilla patatas bat
egiteko bihar
ahaztu behar dituzu
Michelin ta izar
arrautzak ta patatak
baino ez dira behar. (bis)

A.Estiballes:
Horrek ondo egiten
ditugu egundaino
baina aldaketa bat
behar dugu joño!
Arrautzak ta patatak
ondo daude baino
bezero denak daude
arrautzetaraino. (bis)

J. Soto:
Barrakoari esne
katilu petxea
ta zu sukaldaria
izar bat zer zea?
Bezeroek ez lukete
izango letxea
bazeneki egiten
arroz con lechea. (bis)

A.Estiballes:
Hori ere badago
epel eta bero
baina aldatu behar
genuke honezkero
arroz a la cubana
solomoa gero
hemen menu berdina
dago egunero! (bis)

J. Soto:
Hori ez da egia
ez zazu flipatu!
Gaur kontsomea zegoen
hartu ta ahoan sartu!
Nahi baduzu ikasi
edo estudiatu
Karlos Argiñanoren
liburua hartu. (bis)

A.Estiballes:
Solomoak prijituta
jadanik ordu bi
arroz a la cubana
ta arroza zuri!
Jatetxeak ardura
ote dizu zuri?
Honek gaztetxeetako
bazkaria dirudi! (bis)

J. Soto:
Klaro soltero zaude
ta bihotzak taupa
ta arroz a la cubana
zaunka eta zaunka
cubana ta cubana
ta nausian aurka
arroz a la cubanak
lelotuta zauzka. (bis)

A.Estiballes:
Formatu egin behar da
ahal dela jentea
ta hortarako nahi nuke
hara joatea.
Zer esango dizut ba
ai jefe maitea?
Zeuk jaten ez dozuna
besteek jatea. (bis)

J. Soto:
Zuk joan nahi zenuke
izarren taldera
oraingo diru eske
oraingo galdera
ta zuri erantzuna
luzatu aldera:
goseak nago eta
segi sukaldera! (bis)

A.Estiballes:
Baina aldaketa bat
beharko dugu guk
eta Donostiara
joatearen truk
monarkia beti maite
izan duzunez zuk
Letizian autografoa
ekarriko dizut. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra