Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Inor ba al zen ta zein ari zen
ba tren azkar horren eske?
Azken batean egiten bada
ez da aterako merke
ta herritarrak berriz kontrara
zenbat lan ta zenbat neke!
Dezibelioek zementua ere
jartzen dute euren menpe
akaso ozen oihu eginda
dena erori liteke.
Gorantza joaten direnak nola
beti baitiren bajatzen
gure aroa aberatsena
ta indartsuna izan zen.
Gaur animoak eta gaur sosak
ari dira galtzen galtzen.
Arrakalatik irakurketa
garbi egitera goazen:
gizarte eredu oso-oso bat
ari da arrakalatzen.
Zutabe handi hormigoizko bat
haundiegia agian
eta zubiak eta tunelak
hemen Anboto erdian.
Abiadura azkarra baina
norako norabidian?
Akaso oinez hasi beharko da
neurri txikian agian
bidetxidorrak egin behar dira
abiadura haundian.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra