Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-09-29 Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2013-09-29 Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iker Zubeldia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia: Gaurko bidaia gendun
kategorikoa
Ordizin lo hartu det
gauza logikoa
eta izan det amets
guztiz magikoa
jode hau da bidaia
erromantikoa! (bis)
N. Elustondo: Zer pentsatzen ai da hau
ai ama, ai ama!
Burua hemen jarrita
hau da panorama!
Ez det ondo ulertu
romantikoana
bajuxeago jarri
ezazu walkmana. (bis)
I. Zubeldia: Amesetan ematen
nizkizun bimuxu
bagoiaren erdian
hartzen genduan su.
Burua sorbaldan ta
kejosa zaude zu
berago jun ez danen
firmatu ezazu. (bis)
N. Elustondo: Horko romantizismo
eta horko musu
ez dakit kolpe bat jo
edo egin kasu.
Beherako kontuekin
zertan zabiltza aizu?
Zure zorriak ere
pasa dizkidazu. (bis)
I. Zubeldia: Zorriak nauzkalata
nolako pikea!
Hau da fenomenoa
ta satelitea
ta orain dagokigu
ihes egitea
nik txartelik ez daukat
badator pikea. (bis)
N. Elustondo: Pika badatorrela
ezin disimula
itxuraz daukazuna
problema mardula.
Zuretzat aitzaki bat
det eta ez da ahula
esan estazioan
lo hartu zendula. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra