Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-09-29 Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2013-09-29 Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Parrandatikan etxeranzkoan
justu kale bazterrean
hor ikusi det neska gazte bat
hartu dute indarrean
bortxatzaileak alde egin du
hura utzita lurrean.
Ezagutzen detta sentipenak
kokatu nau beldurrean
isilik egon behar ote dut
bortxaketaren aurrean? (bis)
Gure auzotik ezagutzen det
jota hor dago Enara.
Egia esan hau aitortzeko
berez ezer ez da traba
salatu behar nukeela sarri
esan det lau haizetara
baina zergatik sentitzen det nik
halako barne ikara
zer egingo dut bortxatzailea
nere lagun mina bada? (bis)
Egia esan horrelakorik
e´nun esperoko aurrez
bortxatzaileak ezezaguntzat
tratatzen ditugu errez
baina Enara lur jota dago
etsita eta negarrez.
Telefonotik ertzaintzakoei
deitu behar diet berez
egin duenak izenik ez du
laguna izan ala ez. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra