Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-09-29 Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-09-29 Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Martin, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Lekuko izan zara nahi gabe. Ez dakizu zer egin.

Deskribapena

Doinua
Abokatuak deitu berri dit
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-09-29 Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goiko pisuan eztabaida bat
oihuz, karrasiz, intziriz.
Entzun nahi ez ta entzun beharra
tokatu nire belarriz.
Eskilaratan gora joan naiz
iristeko presa biziz
ta emaztea han atera da
lurra odol ttanttaz bustiz.
Bizilagunak jo egiten du
gaurkoan behin eta berriz.
Inork ikusi nahi ez lukeena
ikusi dut nire begiz. (bis)

Dirudienez gizarte hontan
zerbait egin dugu oker
basakeria zabaldu baita
munduan bazterrik bazter.
Ta pentsatu dut ertzainei deitu
behar niekeela laster
baina buruak hala esaten dit
“Ez, ez da gertatu ezer”
ta bapatean nere barruan
beldurrak egin al dit leher?
Deitu dezaket ta nere bila
etortzen bada gero zer? (bis)

Egia berez gauza ona da
ta nik ez dut ukatuko
baina batzutan egia batzuk
ez dira gure gustuko.
Apenas diren haiek ezagun
nahiz ta izan hain gertuko
nahi ez dudala bilakatu naiz
indarkerian lekuko.
Hiru-lau aldiz pentsatu arren
deitu egin dut ta punto
putakume horrek ez du berriro
beste inor ikutuko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra