Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Lor zenezakeen guztia lortu duzu baina jendeak ez dizu begirune handiegirik.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on eta muxu bat
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure kaxa ezin haurrik ekarri
bi emakume izaki
ta intseminatze prozesua da
gure ezinen estalki.
Ta haurdunaldi multiple batek
digu pakea ebaki
bost fetu, bost bizi zati
bihurtu nahian gizaki.
Bostekin ezin ta hiru kentzea
nahiz ta biok erabaki
hemendik inoiz pasa ez danak
ze gogorra dan ez daki! (bis)

Batzuk esango dute “Amaia
nolako neska ausarta!”.
Ama izan nahi det baina ondoan
gizonezkoak lagata.
Bai haurdun gaude hau egia da
zeinen amets on, aparta!
Lasai atera pankarta
jaso eskuak goraka
baina etxean arazo bat det
eta ezin det aguanta
ametsa bete baina aita ta
aman oniritzia falta. (*)(bis)

Ardo txarretik eman ondoren
ozpin diren mila trago
badet koadrilan babesa eta
bikotea det abaro.
Baina aita-amak gertu banitu
hori nukeen nahiago
lur jota ez nago zeharo
amagai naiz ta akabo!
Begirunerik ez daukat baina
borrokatzeko prest nago
gugan bi bihotz ikus ditzaten
bi alu baino lehenago. (bis)


*Haurra badaukat baina aita ta aman oniritzia falta esan zuen bukaera errepikatzean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra