Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Bartra
Bertsoa entzun |
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Bartra
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Agirreazaldegi:
Zugandik gauza onik
ez nuen espero
orain akupunturak
jarri zaitu bero.
Baina galderatxo bat
ein nahi det lehenengo:
“Zerbait gertatzen al da
gaizki eginez gero?”. (bis)
O. Bartra:
Akupuntura izan dut
nik beti gustuko
baina arriskua dauka
zertan egin uko?
Fallatu ezkero hil
ahal zara ta punto
baina kasu horretan
ez zara ohartuko. (bis)
A. Agirreazaldegi:
Ja ja ze graziosa
ai gure neskatxa!
Beste zeozer nahi det nik
badet esperantza
logelan badet panpin
tropela demasa
hartako batek badu
neska, nere antza. (bis)
O. Bartra:
Atera nahian zabiltz
nahikoa etekin
ta bertan badaukazu
makina bat panpin
budu egiteko zure
antza dauka en fin
hobe probatuz gero
beste norbaitekin. (bis)
A. Agirreazaldegi:
Pisukide artean
alde handia bada
zuri zuku pixka bat
atera nahi jada
kursilloak egiten
hain ohitua zara
hurrena apuntatu
sukaldaritzara. (bis)
O. Bartra:
Oso ideia ona
eman didazu zuk
ta hurrengo baterako
apuntatuko dut
holan eingo dizkizut
errezeta batzuk
baina holan igual ere
hil egingo zaitut. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra