Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ainhoa Agirreazaldegi
Datu pertsonalak
- Izena
- Agirreazaldegi, Ainhoa
- Izen abizen osoak
- Agirreazaldegi Rekondo, Ainhoa
- Jaiotza
- 1978 Elgeta + Elgeta < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea Eragilea Ikerlaria - Jarduerei buruzko azalpenak
- Txapelketa eta sariketetako partaidetzak:
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketa, bat-batean: 1991 (Txikien mailan, talde txapelduna, Deba-Leintz, Irati Agirreazaldegi, Arnaitz Gorriti eta Larraitz Iparragirrrekin); 1992 (Txikien mailan, talde finalista, Leintz taldea, Joseba Agirre, Maier Velez eta Nahiara Olaberriarekin); 1993 (txapeldunorde); 1994 (txapeldunorde); 1995 (txapeldun); 1996 (finalista). Idatzian: 1994 (aipamena); 1995 (irabazle); 1996 (irabazle).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1991 (finalista,txikitan); 1994 (finalista); 1995 (txapeldun); 1996 (txapeldunorde).
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa: 1999 (Leintz taldea)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2003 (azken-laurdenak); 2007 (finalaurrekoak) ; 2019 (azken-laurdenak);
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2001 (azken-laurdenak); 2009 (azken-laurdenak); 2013 (kanporaketa);
I. Señora txapelketa: 2021 (parte-hartzailea)
GR bertso bidea, bertso-eskolen artekoa: 2008
Juan Basurto saria (Irun): 1993 (finalista)
Emilio Urzelai saria (Oñati): 1994 (txapeldunorde)
Xenpelar saria (Errenteria): 1994 (txapeldun)
Lizardi saria (Zatautz): 1994; 1995 (txapeldun); 1997 (finalista); 1998 (txapeldunorde); 1999 (txapeldun)
Bilintx saria (Intxaurrondo, Donostia): 1995 (finalista, 3.)
Berritxu saria (Berriatua): 1996 (txapeldunorde)
Osinalde saria (Gabiria): 2000; 2001 (txapeldun)
Orixe saria (Añorga): 2001 (txapeldun)
Oarsoaldeko saria, bikoteka (Oiartzun, Pasaia, Lezo): 2001 (txapeldunorde, Asier Bergaretxerekin)
Beterriko sariketa, taldeka (Andoain, Asteasu, Amasa-Villabona): 2008 (txapeldun Uxue Alberdi eta Onintza Enbeitarekin)
Udarregi saria (Usurbil): 2011
Zarauzko kopla txapelketa herrikoia: 2013 eta 2023
Bertso-paper lehiaketak:
On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa (Oiartzun): 1993 (3. saria, maila nagusia); 1994 (2. saria, maila nagusian); 2000 (1. saria, maila nagusian)
Soraluzeko bertso-paper lehiaketa: 2000 (2. saria, maila nagusian)
Arrasateko lehiaketak: 1992 (aipamena, 14-18 urte)
Emakumeak bertsolariak ahalduntzeko trebakuntza saioak: Emakumeak bertsotan (2013); Jabekuntza eskola (2013); Bertso-eskola feminista (2014, 2015)
Bertsolaritza analisigilea: artikulu asko argitaratu du Bertsolari aldizkarian, ikuspegi anitzetatik (ikusi liburutegian).
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea: Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Ikerkuntza saileko arduraduna (2000-...); Haiztondo biografia datu-basearen arduraduna (2000-2001); Bertsolamintza jardunaldien antolatzaile taldeko kidea (2011; 2024); beste batzurekin, Ahalduntze Eskolaren sustatzaile eta bultzatzailea (2014); Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022ko antolatzaile taldeko kidea;
Datu biografikoak
- Biografia
- Elgetan (Gipuzkoa) jaio zen 1978ko maiatzaren 25ean. Bederatzi urte zituela Bergarara joan ziren bizitzera, eta han bizi izan zen hurrengo hogei urtetan. Zarautzen bizi da egun. Euskal Filologian eta alemaniar Filologian lizentziatua eta Ingeles Magisteritzan diplomatua da. Helduen euskara irakaslea da Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean.
Etxean, gurasoengandik, izan zuen lehen harremana bertsoarekin. Bergararako bertso-eskolan eman zuen izena bertara bizitzera joatean; Pello Txintxurreta eta Koldo Alberdi "Egileor II" izan zituen irakasle, eta han zaletu zen benetan . Hamalau urterekin, Leintz bailarako bertso-eskolara joan zen eta han eman zion jarraipena bere ibilbideari, Patxi Goikolea irakasle zuela; hango bertso eta lagunarte giroak guztiz murgilarazi zuen bertso munduan. Almen ikastolan abiatu zuten haurren bertso-eskola aitzindari haren bigarren labekadako kideetakoa izan da Saioa Arando, Amaia Agiriano, Agurtzane Iñurrategi eta beste hainbatekin batera.
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, garaiko gaztetxo ia guztiek bezala. Gazte mailako sari asko irabazi du orduz gero, bat-batean zein idatziz.
Bertsolari ibilbidearekin batera, emankorra da bere ekarpena bertsolaritzaren alor askotan: bertso-eskoletako irakasle, gai-jartzaile, eragile eta antolatzaile. Nabarmentzekoa da, beste batzurekin batera emakume bertsolariaren ahalduntzea helburu duten gogoeta eta trebakuntza ikastaroak prestatu eta eskaintzen egindako lana.
Oso gazterik sartu zen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ardura postutan: Zuzendaritza Batzordeko kide izendatu zuten (2000) eta, honen baitan, ikerkuntza saileko kide eta arduraduna izan da orduz gero hainbat urtetan. Xenpelar Dokumentazio Zentroan ikerketa lanak egin zituen irakasle hasi zen arte.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, 1991
Argitalpenak
- Argitaratutako grabazioak
- Eredu bat. Mundu berri bat guztiontzat 3. Bizipoza kultur elkartea, 2022