Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mantxi:
Beti txikiteoan
gainera indartsu
etxean berriz frito
janez ze enpatxu...
Barka baina maitea
zuk harritzen nauzu
komeni da egitea
kasu hontan kasu
ta neri ez bada hari
egin ezaiozu. (bis)
A. Agirreazaldegi:
Zenbat luzatu leike
bizi esperantza?
Daukagun apurrean
egin nahi det dantza
urteei hartu diet
festa baten antza.
Nahiz medikuak daukan
tertuli demasa
ez nioke kendu nahi
bizitzari gatza. (bis)
Mantxi:
Donostin izan gendun
mediku kontsulta
hura errezeta zen
ez zan noski multa.
Zaintzeko esan zigun
baina ezin uka
zuk hola jarraitu nahi
mekasuen kalkuta!
ta nei bizi gogoa
kentzen didazu ta! (bis)
A. Agirreazaldegi:
Ba ni gustora nabil
hona eta hara
soziedadera edo
igual manifara
lagun artean majo
konpontzen baikara.
Botikak ere ia
hain garesti jada
Mantxi poteatzea
merkeagoa da. (bis)
Mantxi:
Beraz txikiteoa
ez zaizu amaitu
ta manifeta joaten
nahi dezu jarraitu.
Ni tristetu orduko
zu alboan alaitu.
Zerbaiten ustea det
ta egingo det aipu:
zu ni izorratzeak
motibatzen zaitu. (bis)
A. Agirreazaldegi:
Ez maitea ez nago
zu noiz hil galdean
baina festa pixka bat
nahi nuke aldean.
Nahio nuke jarriko
bazina parean
jarri gaitezen biok
geure edadean
gaztetan bezelaxe
ekipo berean. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra