Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Oheko maindireak edo mihiseak egunero aldatu behar izaten dituzu.

Deskribapena

Data
1970-01-01
Doinua
Lanean hasi eta etxe bat
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lanean hasi eta etxe bat
erosi nuen lehenbizi
bertara joan eta urteak
pasatu krisi, ez krisi.
Gazte garaian ingurukoek
“Jo Aitor hi bizi haiz hi!”
baina urteak aurrera joanda
bada zenbait analisi
egia esan mutilzahartu naiz
bada nahiko aurreiritzi.
Nere etxean nago bakarrik
eta pentsatzen naiz hasi
bikoteren bat izan nahi nuen
eta ez bakarrik bizi
bizitza osoan zain egon naiz ta
ez da sekula iritsi.

Bi gurasoak zendurik dauzkat
adin honetan normala
kontuan izan laurogeita bost
urte bete ditudala.
Eta haseran moldatzen nintzen
beti nola edo hala
baina denbora aurrera joan da
ai aurrera joan ahala
torpetu naiz ta nere gorputza
hain da ez deus ta hutsala!
Garai bateko gazte harroa
orain agure apala
maindire denak busti ohi ditut
jarri arren pixoihala
nire burua zaindu behar dut
amak umetan bezala.

Kejaka hasi ezkero ere
inor ez dago atean
denbora geldi joaten da gelan
ez da joaten bapatean
ia altzari sentitzeraino
hau guztia jasatean.
Sarri askotan pentsatu izan dut
buka dadila bakean
baina pittin bat pentsatuz gero
ondoren neure artean
aukera asko ez ote daude
gaur egungo gizartean?
Neure etxea saldu dezadan
ahal dudan bitartean
ta azken arnasa eman nahi nuke
erresidentzi batean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra