Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
F. Paia:
Harrituta naukazu
azken egunetan:
pantaila jeisten duzu
baldin banaiz bertan.
Zer aurkitzen duzu ba
nabil galdeketan
“Bertso-porno“ jartzen dun
pestaña horretan? (bis)
B. Gaztelumendi:
Zu agertzen zera ta
itxi ohi det di-da
baina Fredi mesedez
hortik erretira.
Bertso-pornotan nabil
begira-begira
baina zureak soilik
ateratzen dira. (bis)
F. Paia:
Ba gaztea etorri
batetik bestera
Kubara joan nintzan
ni inobatzera
bertsoan nahasten baitut
sexuaz batera
pendulo itxurarekin
daukat habanera. (bis)
B. Gaztelumendi:
Beraz zu Kuban izan
zinen oporretan
eta Kariben daude
zurekin zorretan.
Sarri nabigatzen det
horrelakoetan
horregatik naiz ona
bakarkakoetan. (bis)
F. Paia:
Hola ezinda sortu
ez plazer ez sendi
zure entrenatzaile
izango da Fredi.
Alde hortarantz makurtu
Gaztelumelendi
ta ia nire habanera
zenezakeen senti. (bis)
B. Gaztelumendi:
Nik ez det funtzionatzen
zure arabera
beraz beste batentzat
utzi habanera.
Jefea ondoan dago
ta benga lanera
zu CIAkoak baino
txarragoa zera! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra