Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Cabacas-en hilketa
argitzeke dago
A.Mendiluze:
ta argitzen ez bada
kontua akabo.
Nahiz ta lau auzipetu
dituzte lehenago
neure ustez errudunak
badaude gehiago.
Puntua:
Gomazko pilota bat
botatzen denean
A.Mendiluze:
min egiteko asmoa
dago gehienean
baina hartxo bat daukat
barren-barrenean
desagertuko diren
itxaropenean.
Puntua:
Agintaria ez da
inoiz erruduna
A.Mendiluze:
erruduna izaten da
bada euskalduna.
Hori da Madriletik
ikasi duguna.
Hargatik egin beza
ahal dunak ahal duna.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra