Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi polizia zarete. Prostituzio-sarekada batean parte hartu duzue oraintxe. Polizia-etxera bueltan zoazte auto berean.

Deskribapena

Data
1970-01-01
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Prostituzio etxe batera
porra eta guzti arin
baziren mila nortasun klase
ta baziren mila adin
orain autoan datoz gurekin
tristura ta eskuburdin
inpresio bat izan dut baina
agian zeuk ere berdin
ez al zaizkizu aurpegi batzuk
aski ezagunak egin?

U. Iturriaga:
Begira lana ondo egiten
dira nire ahaleginak
Poliziara bultzatu nindun
ni justizirako grinak.
Akaso damu ote zaizkizu
zuri gaur hemen eginak?
Edo halakoak ote zaizkizu
delitu gisa arinak?
Zure izenean hitz egin zazu
denok ez gara berdinak.

A. Arzallus:
Arrazoi duzu hemen bakoitzak
hartzen baitu bere xenda
justiziaren andere horrek
begitan daraman benda.
Nik ere sarri pentsatu izan dut
baina Unai benga, benga
nahiz neure grina munduko onenak
beste edonori gomenda
behin lan orduak bukatu eta
grina azkar pasatzen da.

U. Iturriaga:
Nik banekien zure garuna
zela estu eta murritz
bi trago edan ta eiten duzula
beti neurritik kanpo hitz.
Aizu polizi gara gu eta
lan serio baten gabiltz
pentsa ezazu ze etorkizun
beltz daukaten ze gero hits
gure alaba izan zitekeen
Amerikan jaio banintz.

A. Arzallus:
Ta berdin berdin gerta zitekeen
jaio izan balitz Afrikan.
Neure soldata ez da gelditzen
egun askotan patrikan
aitortzen dizut maiz ibili naiz
zerbitzu hoien irrikan
salbuespen bat zara zu Unai
esango dizut birritan
polizi asko berdinak dira
hemen edo Amerikan.

U. Iturriaga:
Hogei urteko alabaren bat
euki izan bazenu zuk
uste al duzu eingo zendula
lasai txortan eta zurrut?
Dena zilegi izango zala
dozena bat euroren truk?
Etika eta izate dena
galduta ikusten dizut
faborez gera ezazu autoa
goitika egin behar dut.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra