Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitatxi-amatxiak zarete. Zu, Beñat, amatxi, zuen biloba ahalik eta hobekien hezten saiatzen zara. Unai aitatxik, berriz, nahi duen guztia egiten uzten dio.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Zuk daukazu merienda
ta eskupekoa
ni inoiz ez naiz izan
deus ematekoa.
Nahiz ta igual onena
izan tartekoa
eman nahi diezula
jartzen det lepoa
zure seme-alabei
eman gabekoa.

U. Iturriaga:
Noski horrela dela
tarteka-tarteka
hargatik du ilobak
saskia beteta:
orain patata batzuk
ondoren krispeta...
Normala da finean
bere heziketa
aitaren ta amaren
ardura da eta.

B. Gaztelumendi:
Sarri ardura guri
pasatzen digute
ta zu babesa salduz
hezkuntzaren truke.
Ahal dala mimopean
zaindu nahi zenuke
baina eman hamabost
edo hogei urte
ta parean bizitza
topatuko dute.

U. Iturriaga:
Orduan baina ez naiz
ni hemen seguru
guretzat ere hau ez da
betirako mundu.
Zama zeure gain hartu
hoixe duzu helburu
bizitza izango dute
noski buruz buru
beste guztiok ere
hala izan dugu.

B. Gaztelumendi:
Dena dute jolasen
mailara jetsia
ta guraso parea
hor dago etsia.
Behar da genioa
ta pazientzia
gure gogortasun ta
esperientzia
hori da nik utzi nahi
dedan herentzia.

U. Iturriaga:
Hargatik ez diezu
uzten hura jaten
“Hori arriskutsua”
ta hurrengoa ken...
Zu zertan ari zara
zamak eramaten?
Saiatu ni bezela
nahi dutena ematen
gerora maitasunez
oroitu zaitzaten.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra