Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Bingora joatea erabaki duzue, 2 kartoi jokatu eta ateratzeko asmotan. Oraintxe erosi duzue 10. kartoia.

Deskribapena

Doinua
Ortzian izar ederra
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Zorte txarrak ezin du
iraun horrenbeste
Mantxi: hemen gabiltzak biok
gehiagoren eske
A. Arzallus: zenbaki bat edo bi
lehen bataz beste
Mantxi: pozik etorri gera
baina goaz triste.

Mantxi: Dirua irabazi nahi
ta ze panorama!
A. Arzallus: Berriz bola txiki bat
hor doa ai ama!
Mantxi: Hor amona bat bada
suertea daukana
A. Arzallus: benga kanika joan
hamarrarengana.

A. Arzallus: Hamarra hemen daukat
ta nago begira
Mantxi: ba nere kartoi hontan
danak falta dira.
A. Arzallus: Bada disimuloan
zeuk lurrera tira
Mantxi: horrela ezin leike
heldu urrutira.

Mantxi: Pulsera enpeinatzen
hasi behar det nik
A. Arzallus: nik ez det uste suerte
onena gaur denik
Mantxi: lehen dirurik ez neukan
ta ez dator oraindik
A. Arzallus: ez dugulako hartzen
zenbaki zuzenik.

A. Arzallus: Begira hor begira
daukagu lehoia
Mantxi: horrek dana hartzen du
nolako tragoia!
A. Arzallus: Nik hori nahi dut edo
oheko koltxoia
Mantxi: horrek guk baino leheno
jo behar du goia.

Mantxi: Ta gu aspaldi gabiltz
behera erorita
A. Arzallus: alper-alperrik mila
paper erosita
Mantxi: entzun nahi nuke “Quinze
la niña bonita”
A. Arzallus: guri adarra jotzen
ari da kanika.

A. Arzallus: Hurrena etorriko naiz
tiropitxoiakin
Mantxi: hurrena ze izango dan
ezin degu jakin.
A. Arzallus: Bola hori botako det
tiro bakarrakin
Mantxi: uste det gafea zeuk
dezula zeurekin.

Mantxi: Onena da kartoiak
uztea pakean
A. Arzallus: hobeto ibiliko
gara bai parkean
Mantxi: ta probatuko degu
hurrengo batean
A. Arzallus: zazpi ume zai dauzkat
etxera joatean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra