Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Alaia Martin
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Lekue:
Goizaldeko bostetan
hauxe dogu beraz
holakorik ikusi
gabea apenas.
Ez zara romantika
esaten dot penaz
eta hau ikusita
berrestu egiten naz. (bis)
A. Martin:
Ni naiz zure izarra
ni naiz zure dama
badaukat enkantua
romantiko xarma
sei larrosa argikin
nator zuregana
eta argiena zu
zeu zaitut laztana. (bis)
E. Lekue:
Eta gainera dator
poeta itxuran
ez dakit barre ein edo
erori tristuran
ta ondino konfidantza
apur bat dot zugan
kontuak atara zenbat
maitatzen zaitudan. (bis)
A. Martin:
Gure harremanak egin
behar du aurrera
ze biolin soinuak
bagaude batera!
Gaur libidoa goian
dakarkit gainera
bero-bero nago ta
goazen komunera! (bis)
E. Lekue:
Neska romantika bat
hori nire nahia
gura neban gozoa
jatorra, lasaia
ta orain sua pizteko
heldu al da garaia?
Akaso gurago dot
betiko Alaia. (bis)
A. Martin:
Sekula ez al zaude
konforme nerekin?
Zu gustora egoteko
hainbeste ahalegin...
Romantiko beharko
diogu ba ekin
trioa egin dezagun
txinatarrarekin! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra