Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi:
Herriko apaiz zaharrak etortzen
pasa du hamaika urte
politikoak, enpresariak
bankutako zenbat putre.
Isuna haiei ipintzea nik
ederki hartuko nuke
ordaintzeko guk baino problema
gutxio izango dute.
U. Iturriaga:
Jakina hoiek guk baino arazo
gutxiago daukatela
baina jokoan dagona ez da
dirua edo papela.
Historian zenbat urte joan dira
gatazka honekin horrela
noizbait onartu beharko dute
hau ogibide bat dela.
B. Gaztelumendi:
Txanpon berean agertzen gera
tamalez bi aurpegitan
esaten dute pena sortua
degula hainbat senditan
baina aukera hau nahiago det
aspertu bainaiz egitan
errudun izan beharrarekin
gizartearen begitan.
U. Iturriaga:
Egia da bai estigma horren
azpian gu beti gabiltz
mundu hontan bada indarkeririk
eta hamaika kontu hits
baina bezero bat zigortzea
geratzen da eskas, murritz
ta ez legoke arazo hori
legezko izango balitz.
B. Gaztelumendi:
Bai egia da hori litzake
guretzat bide bakarra
baina tamalez legea ere
beti izaten da arra.
Mundu injustu honi begira
maiz irteten zait negarra
bizio hutsa da beraiena
eta gurea beharra.
U. Iturriaga:
Ez dauka zertan beharra izan
izan liteke apeta
nik azalpenik eman beharrik
ez daukat baina zer gerta.
Agur laztana joan egin behar dut
agenda daukat beteta
Strauss-Khan eta bere lagunak
zerbitu behar ditut eta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra