Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza
Neurria:
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hementxe gaude ia-ia ez
herritar ez buruzagi
erabakiak hartu beharrean
ez direnak bat eta bi
ta bitartean hainbeste jente
pentsatuaz “Zer etor liteke?”
hortxe dugu adi-adi.
Hogei urtean zehar egin dut
makinatxo bat eskari
orain badakit ezertxo ere
ez dela etortzen opari.
Gogoan dauzkat lehengo kritikak
hementxe jarri nau politikak
lehen kexuka salatari
eta orain agintari.
Deitu zidaten aurkeztu nintzen
ez da esan beharrik zertan.
Lehen kalean egon ginenak
gaur gaude bulegoetan
eta orduko hainbat kritika
orain goi-goian gaude jarrita
ta etortzen dira bueltan.
Utopiaren aldarrikapen
izanak hainbat urtetan
orain dakigu hoiek gauzatzen
ez dela erraz benetan
baina neurtuta alta helburu
geure ahaleginak eingo ditugu
burua beti ametsetan
baina hankak lokatzetan.
Orain burura datozkit hautes
gaueko hainbat algara
eguneroko lanean egin
direnak astun ta traba
ez zela noski erreza izango
ez zigun inork ere esango
ta baneukan bihozkada.
Hala ere orain ere ni tente
ateratzen naiz plazara
gure herri hau eroateko
benetan ezkerretara
ta bidea da gauzak ondo egin
gure babesa haunditu dedin.
Benetan baldin bagara
orain geure ordua da.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra