Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi:
Sarritan izan arren
gogoratzeko gai
haiek ze sufrimendu
ta haiek ze garai!
Alperrik zaude Aitor
nik ezer esan zai
gertatu zitzaiguna
latza izan zen bai
eta min hori ez dut
berriz sentitu nahi.
A. Mendiluze:
Beraz zeuk daramazu
zeure desgastea
horrela ez zera inoiz
izango askea.
Nahiz ta ez berreskuratu
gure Jon gaztea
nik aukeran nahiago
kontatzen hastea
eta gizarteari
pentsa araztea.
A. Sarriegi:
Baina ez det pasa nahi
hain trago garratzik
bere hortan uztea
nahiago det kasik.
Ez zait tokatu beste
hain sentipen latzik
nik gogoratu ohi det
maitatu ez ezik
baina ez det bota nahi
zaurietan gatzik.
A. Mendiluze:
Nik ere oroitzapen hau
ez det kuttunetan
baina maiz berritu det
azken egunetan.
Pentsa zazu gazteetan
pentsa lagunetan
geratu gabe zeure
argi-ilunetan
pentsa zazu lagundu
ditzakezunetan.
A. Sarriegi:
Besteri laguntzea
det oso begiko
baina entzun orduko
lau ahots kritiko
urduri jarriko naiz
ta laister etsiko
lagun dezakedala
esan dezu tinko
baina horrek semerik
ez dit ekarriko.
A. Mendiluze:
Betirako joan baitzen
semea joatean
oroitzapen saminak
utzirik atean
baina zeugan pentsatuz
ta ez gizartean
min hori ateratzea
ez dezu kaltean
soilik gaindi daiteke
lagunen artean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra