Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina:
Nahiz negua hotza den
hotza ta krudela
ta eskeak jartzen didan
arima goibela
ni oilar ipintzen naiz
aurrean txapela
paretik doazenak
itzalak bezela
aurpegira beiratu
diezadatela! (bis)
B. Gaztelumendi:
Oraindik gaude galai
ta oraindik gazte
kartel batez esanaz
“Etorri zaitezte”.
Zu burua igota
nola egon zaitezke
alperrik bagabiltza
bai bat ta bai beste
emango ez diguten
txanpon baten eske? (bis)
S. Colina:
Itzal bat dirudizu
uzkur ta soraio
eskatu ta eskatu
ene zenbat saio!
Bankero bat pasa da
maletin karraio.
Nik oihu egin diot:
“Putakume arraio!”
Ematen ez dunari
eskatu behar zaio. (bis)
B. Gaztelumendi:
Beraz esandakoa
entzungo omen du
baina burua tente
hala da aldendu.
Bankeroarengana
nahiz zeran zuzendu
eta arrazoi guztiz
ahotsa ozendu
porrot sentsazio hau
ez nezake kendu. (bis)
S. Colina:
Itxuraz nahiko luze
doa funtzioa
zapeta zoletan dut
desilusioa.
Amona bat pasa da
ta ze sesioa!
Limosnaik ez du emango
Beñat, sozioa
baino emango digu
konbertsazioa. (bis)
B. Gaztelumendi:
Anekdotak baditu
baina dena dela
konbertsazioz ez da
betetzen sabela.
Asteotan hustuta
daukagu sakela
busti ta zikin gaude
ni eta kartela
gu ere kartoizkoak
bagina bezela. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra