Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gerrikoa jarri eta
autoko sillan eseri
zazpirehun kilometroan
so egin gabe ezeri.
Ama urruti daukazu
tamalez urrutiegi
bidaia hau beste behingo
poz txikia izan bedi.
Alaba asko falta den
galdetzen didazu neri
erantzunik eman gabe
ezin det gidatzen segi:
kilometrotan ez asko
eta denboran gehiegi. (bis)
Badakizu nahi orduko
ez zaigula aterako
barruan daukatelako
beste hamar urterako.
Telebistan entzun arren
holako eta halako
berak asko maite zaitu
orain eta betirako.
Nahiz ta gertatu den hainbat
kasu honen tankerako
bere musuan pentsatu
zuk esate baterako
ta indarra hartuko degu
beste hilabeterako. (bis)
Galdetu didazunetik
ia ohar zaitez hara:
beste hogei kilometro
ere pasa dira jada
laster iritsiko gara
kartzela zahar horretara.
Botaiozu neri bota
ohi didazun begirada
baina ez daude urruti
gure poza ta algara
noizbait irtengo delako
gure herriko plazara
ta bera, zu ta hirurok
zoriontsu izango gara. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra