Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bihotza ez da enbor bat
bezala bitan puskatzen
eta maite diren haiek
berez direnez uztartzen
sei urte daramatzagu
biok elkar muxukatzen
eta orain distantzia
pixka bat hartzera goazen.
Ez diot lehengo begiok
ez zaizkidanik gustatzen
“Maite nauzu?” galdetuta
nik ez dizut ezeztatzen.
Ez zaitez hasi negarrez
eta larregi kezkatzen
denbora pixka bat nahi dut
ez dut besterik eskatzen. (bis)
Ez zazu negarrik egin
eskatzen dizut faborez
ta gure fase berri hau
hartu dezagun adorez.
Bakoitza bere pausoan
ta bakoitza bere moldez
maitasuna bizitzen du
edonorek bere kodez.
Ez malkorikan ixuri
egin irripar bat ordez
“Ezin naiz zu gabe bizi”
diozu begiak gordez.
Ni bizi naitekeen edo
jakin nahi dut bai umorez
laster erantzungo dizut
bizi nintekeen edo ez. (bis)
Beharbada kolpatuak
gaitu rutina zorrotzak
edo otso bat ari da
zorroztuaz nire hortzak.
Nik oraindik maite ditut
zeure pausotxoen hotsak
ta zure beharra daukat
batzutan banago hotzak
baina gure lehengo penak
eta gure lehengo pozak
lasai egon ez baititu
kolpez hartu heriotzak.
Nola artaldetik bereix
joaten diren bildotsak
har dezagun tarte bat ta
hitz egin beza bihotzak! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra