Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Neurria:
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larogeita bi urte beteta
ihartu zori den zuhaitz
azal zimurrak pilatzen ditu
nere aje ta nere gaitz.
Bizitzeko da berandu eta
hiltzeko oraindik garaiz
etxerik etxe alderrai nabil
nere andre triste bisaiz.
Berriro ere maleta bete
nere arropa eta gaiz
sekula ez naiz traba izango
nahiz zina egin nuen maiz
zina egina nuen bai baina
horretaraxe heldu naiz. (bis)
Zahardadeak beroa ere
bilakatzen du epela
seme-alabek hartzen naute ta
poztu behar dena dela.
Zaintzen didate nere dosia
ta errezeta papela
hiru hilabete denbora neurtzen
ari balira bezela
ta gero triste agurtzen naute
ezin zitekeen bestela.
Atetik behera ateratzen det
beti pausaje goibela
iruitzen baitzait atea ixtean
irri egiten dutela. (bis)
Trimestrekako ziklotan hara
banoa ezin amaitu
orain alabak hartu behar nau
orain bere txanda baitu
nere zai hantxe egongo da hura
ta akaso begi blaitu.
Amona xaharra etxean zaintzen
ai ze gazte ez gogaitu...
Baina nik zer egin nezake ba?
Jarraitu eta jarraitu
indarrik ez da baina bihotza
oraindik ez bada ahitu
heriotzaren zai bizitzeai
ezin zaio bizi deitu. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra