Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Biba Amets ta Maialen!
Berriz ere goiko kotan
baino ni nago nerera
aldegiteko asmotan.
Etxe bertsozalea zen
gurea izatekotan
ta bi amandre Mariak
aspalditik daude lotan
attejaune Zezilio
kantuz hasten zen askotan
attejaune Patxi berriz
musu soinua ahotan.
Haien aipamena utzi
nahi nuen gaur plaza hontan
ez zutelako sekula
entzun biloba bertsotan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra