Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.

Deskribapena

Doinua
Kontu barri bat suzedidu da II
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga

Nik plazeraren goren bezala
aizue bikotea daukat
eske informatikoa naiz ta
dena da zero edo bat.

J. Maia

Ba niretzako sexoa ona da
gurutzatzen den unean
zer heltzen duzun eta zerk heltzen
zaitun ez dakizunean.

M. Lujanbio

Neri beste bat aguantatzeko
bukatu zait pazientzia
onena autodeterminatzea
eta independentzia.

U. Iturriaga

Alboko honek dio hobe dala
izan hiru ta igual lau
zenbat garen ez jakite horrek
odolkitu egiten nau.

J. Maia

Nere ustetan zure barruan
bakardadea daukazu
anexionatu nahiean dagon
Trebiñotxo bat zera zu.

M. Lujanbio

Nere buruak nahikoa amets
eiten baitu seguraski
nik nahi badet bi izaten gera
ta nahi badet hamazazpi.

U. Iturriaga

Nik ulertzen dut berak beretzat
bakarrik eragitea
umetan ere ez zun pasatzen
gusanitos paketea.

J. Maia

Eta ni ez naiz inoiz nekatzen
multitudean erdira
eurak ez dira nitaz oroitzen
bai bai oroituko dira.

M. Lujanbio

Ba ni berriz’e nere buruaz
hala aukeratuta nahita
sosteniblea, berdea eta
reziklagarria baita.

U. Iturriaga

Azken batean onena beti
bakoitzak duen mota da
pozten naiz zuek ezagutzeaz
banoa misiotara.

J. Maia

Ba ni zurekin noa ba haruntz
uzten ditut gaurko markak
ezin det eutsi ezker ta eskubi
ja bi pertsona badauzkat.


M. Lujanbio

Zuk ezin dezu ba nik eutsiko
diot bai nekarren horri
zuek misiota bazoazte ta
Trebiñora ez etorri!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra