Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-02-04 Ituren Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-02-04 Ituren Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gai-librean

Deskribapena

Doinua
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
14

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-02-04 Ituren Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Airea alda dezagun Iker
bakarretik ezin ase
lehen esan dizut aspaldi xamar
banun aski gogo-haize
hamabi urte etorri gabe
ez zaizkit pasatu aixe
zu berriz hemen ibiltzen zera
etxeko bat bezelaxe.

I. Zubeldia
Hau bosgarrena det nere ustez
ta nago oso gustora
atsegin baitet napar aldean
inauteriaren moda
baina hala’re ia bagoaz
Arzallus urtetan gora
beti etxean bezela eta
beti etxetik kanpora.

A. Arzallus
Baina hala ere ibili zara
makina bat urte pasan
eta gainera egokitua
ia bertakoen trazan.
Iker`e beti hor ibiltzen da
gogoa erdi karrozan
nere ustetan hau Zegama aldean
konfundituta jaio zan.

I. Zubeldia
Goierritarrak tentatzen gaitu
napar aldeko jardinak
parranderoak gera gehienak
baina guztiz atseginak
inauteriak maite ditugu
eta bertako dotrinak
ta mozorroa kendu ezkero
ez gera hain desberdinak.

A. Arzallus
Nahiz eta honek gipuzkoarrak
izan bere gurasoak
askotan dira bihurriak bai
muga ertzeko pausoak
nahiz ta Zegama Gipuzkun egon
ta hitzak handik jasoak
Naparroatik heltzen zaizkie
ontoak eta usoak.

I. Zubeldia
Geografian fallo txiki bat
egin du Amets lagunak:
Iparraldetik datoz usoak
nolako estuasunak!
Mugara sartu izan dira ta
ze-nolako garizumak!
Gero Naparron erortzen dira
guk bota ez ditugunak.

A. Arzallus
Nahiz atakatu eta hau gero
kontraerasora igaro
honek ez ditu ondo bereizten
ez iratz eta ez garo.
Zuk Iker pixka’t jakinagatik
ez bestek baino gehiago
Iparraldera joan ezkero
Naparroa bat badago.

I. Zubeldia
Arrazoi dezu han dago bera
begiratuz gero gora
geografian suspentso hori
neretzako izango da
baina askotan famatu arren
zuk Iparraldeko moda
Hegoaldean pasatzen dezu
nik horrenbeste denbora.

A. Arzallus
Aita ta ama gipuzkoarrak
sortzeko lehen berokian
nahiz ta trenetik bajatu nintzan
Hendaiako geltokian
nik bietatik pixka bat badet
nahasturikan bekokian
eta denbora pasatu ohi det
komeni zaidan tokian.

I. Zubeldia
Arrazoi dezu zure hizketa
ez da izan arlotea
geltokiaren arrazoi hori
ez dezu gaizki botea.
Beraz Hendaian erori zinen
a ze nolako zortea!
Oraindik ere antzematen da
hartu zenuen kolpea.

A. Arzallus
Itxura denez kolpeak beti
eragingo dit bizitzan
bakoitzak bere karrila dauka
hemen hala komeni zan:
tren txiki baten heldu nintzen ni
nahiz tren azkarra ez izan
eta zu beti kea boteaz
baporeko trenan gisan.

I. Zubeldia
Biok trenetik erori ginen
bakoitzak daukagu bana
elektrikoa izan da beti
ondo egiten du lana
nerea berriz baporezkoa
halaxe jarri dit fama.
Zurea degu abiadura
ta nerea degu xarma.

A. Arzallus
Ez dakit bada dena hala den
besterikan ez zen falta
hala ere trena utzi dezagun
aurreratzen da kostata.
Nahiz ni Hendaian nahiz zu Zegaman
ta antzeko izan data
pentsatzen nago jaio ginala
zikoinan batek botata.

I. Zubeldia
Zikoina harek pasako zuen
Euskal Herriko paisaia
Frantzia aldetik etorriko zan
hemen hartuta usaia
berdintsu dio nola harkaitza
pagadia edo plaia
biak alkarren anaiak dira
Zeama eta Hendaia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra