Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-05-06 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udaberriko Bertso Saioak (33. 2017. Bilbo)
Saioa
2017-05-06 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Irastorza Fadrique, Aitor
Bertsolariak / Egileak
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Amuriza, Miren
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-05-06 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Leku onean itzi
behar dozu Bizkaia.
I. Ajuriagojeaskoa
Erosi beharko neuke
giputxen epaia
urrutira joatea
bertan nire nahia
bizkaitar txapeldun bat
badogu garaia!

U. Iturriaga
Prest edukiko dozu
Maialen gobara
M. Lujanbio
etxean hantxe dago
etortzen bazara
hori orain zortzi urte
pasatu zen jada
idea ta ile suelto
nator gaur plazara.

U. Iturriaga
Miren ezin da beti
bat izan promesa.
M. Amuriza
Zu be aspaldi izan
zinan bai sorpresa
nik eduki nahi neuke
jendean babesa
ta badaezpada ezin esan
zein dan nire ametsa.

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Ai gure antzinako

U. Iturriaga
Tarte txikia dago
Bilbotik BECera. (bis)
I. Ajuriagojeaskoa
Asko jota helduko naiz
bertako atera
final haundia bertan
izango ete da?
Nik ez dot eukiko ez
joateko aukera
baina ia behintzat pozik
ni noan etxera. (bis)

U. Iturriaga
Sentitzen ete dozu
irabazi beharra. (bis)
M. Lujanbio
Irabaztearena
presio baldarra
lehenago ere izan nun
esperientzi txarra
ta bigarren geratu
ze leku earra!
Ze aurten txapelduna
ziur bizkaitarra. (bis)

U. Iturriaga
Maialenek esan dau
zure txanda dala. (bis)
M. Amuriza
Ba bai hori izango
litzake mundiala
neuk be firmauko neuke
hori berehala
baina sinesten gatxa
izan leike ala?
Eta ikusiko da
aurrera joan ahala. (bis)

Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz
Doinua: Dozena bat bertso berri A

U. Iturriaga
Imajinau zeu txapeldun
I. Ajuriagojeaskoa
ta BECen oholtzan jardun
lehen esan dot ta orain be dinot
ikusten dut urrun.
Tentsioa da ezagun
bertan horrenbeste lagun
konpetitzera goaz gu baina
disfrutatu daigun. (bis)

U. Iturriaga
Arerioak zeintzuk dira?
M. Lujanbio
Ni nengon zuri begira
prejubilatu egin zera ta
azkar erretira
zuk bai zendula dizdira!
Ta jendeak zu desira.
Besteren kontra borroka egin
beharko da, tira! (bis)

U. Iturriaga
Entzun, txapelduna Miren
M. Amuriza
zer ez ote du eginen?
Apunte batzuk hartzen guk hasi
behar dogu lehenbailehen
nahiz orain egin hasperen
ezin da hartu atseden
zeren haginak zorrotzak danok
daroaguz hemen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra