Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-05-21 Biriatu Jaialdia
Gai-jartzailea
Karrika, Aimar
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen, Bakea jatetxeko jabea zara (Biriatuko jatetxe dotore eta garestia). Soto onddoak biltzen ibili zara. Egun osoa pasatu duzu horretan. Bueltan, gosetuta, aurkitu duzun lehen ostatura sartu zara; hain zuzen, Bakea jatetxera.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Eguna pasa baitut
mendian jo ta ke
saskia ere bete
dut goia jo arte
prezioek ikara
ematen didate
baina agian tratu bat
egin genezake. (bis)

M. Lujanbio
Nafar jende gaizto hau
hurbiltzen da usu
ene ze harrapari
ta ehiztari kutsu!
Eseri zaite lasai
ez arduratu zu
lapurtu duzun aina
ordainduko duzu. (bis)

J. Soto
Udaberria doa
lehorte ta sute
perretxiko askorik
dagonik ez uste.
Beraz tratua azkar
itxiko genuke
hamabi perretxiku
bazkarian truke. (bis)


M. Lujanbio
Hori neretzako da
tratu elbarria
irabaztea baitut
noski oinarria.
Bakea ere ez diot
alferrik jarria
mantela zuria du
faktura gorria. (bis)

J. Soto
Izar Mitxelinak`e
batzuk badituzu
mantel zuri honetan
bada aski luxu
baina faktura gorriz
estutzen banauzu
nere kopeta beltza
ikusiko duzu. (bis)

M. Lujanbio
Harroa zala uste
ta umildu jada
begira ipintzen da
bere otarrara
berrogeita hamarreko
hiru tira hara!
Napar koxkor batentzat
hoiek zer dira ba? (bis)

J. Soto
Nik uste dut tratua
ja zaildu zaiguna
ta ez nauzula izango
zurean jatuna
baina joan aurretik
galdera laguna:
pixale nago eta
nun dago komuna? (bis)

M. Lujanbio
Alde egin nahi dula
ostatutik kanpo
antza denez bixita
garesti zelako.
Komona ere ordaintzen da
deus ez da doako
zureak ez du balio
ongarritarako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra