Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-09-16 Altzo Jaialdia
Gai-jartzailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Martin, Alaia
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mugaz ari gara eta askotan muga izan daiteke zubia. Alaia, zuk egiten duzu irratian Artzen Letonarekin batera Zubia izeneko irrati saio bat. Zubiak hitza, esan izan duzue, “zu” eta “biak”en batura izan daitekeela. Banatuta dauden zein “zu” eta “biak” batu nahi lituzke Alaiak?

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Zubia zu bi edo bat t`erdi
izan izaten da drama
bertsotan ere zubi bat da maiz
ideiaren pentagrama
erabakitzen eta azaltzen
hamar segunduko lana
hartzen dugu ta zail da uztartzen
bi aldeetarik bana
jendeak entzun nahi duena ta
nik kantatu nahi dudana. (bis)

Porrota dugu sortzailea ta
arrakastaren ogia
lortu nahiean bilatzen dugu
korrekzioa, ongia
baino askotan ahots atzeko
pertsona hori eroria
egon liteke nahiz esaldia
izan gordin ta lodia
zail da uztartzen mingain berean
praktika ta teoria. (bis)

Ta teoriak inkoherentzi
txiki bat dauka hiltzeko
berez zubiek eta ideiek
balio dute biltzeko
lehengo harriak ez dira aski
oraingoak harritzeko
ta ez bagara gai zubi hortan
zutik tinko sentitzeko
lehengo zubia bota behar da
berri bat eraikitzeko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra