Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Jarri Ametsi puntuak, baina errazetik zailduz joan. Lau puntukoa, bostekoa seikoa... bederatzi arte.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


LAU PUNTUKOA

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Hemen zizurkildar bat


A. Laburu
Laukoa ere ez da
beti hain errexa
A. Arzallus
zeozer esateak
sortzen du estresa
ta doinu honek a ze
bukatzeko presa
tartean bilatu behar
zerbaiten sorpresa.


BOST PUNTUKOA

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Ai gure antzinako

O. Iguaran
Hara hor bostekoa
baino ukabila (bis)
A. Arzallus
ni erakusten ez naiz
izan hain abila
baina ezagutu ditut
zenbait iskanbila
gaur egun pertsona da
otzan da zurbila
lehengo ukabila berriz
altxatu dadila. (bis)


SEI PUNTUKOA

Neurria: Hamabiko ertaina
Doinua: Gai horrek badu mamia

U. Alberdi
Txapelketak izaten du
gozoa ta gazia
A. Arzallus
pentsa ni ere banaiz bai
hortatik ikasia
lehengoan dena zen amets
ta dena fantasia
ta oraingoan ezina
larra eta sasia
baina hala ere gauz bat
dut adierazia
bitatik atera leike
hemen irabazia. (bis)


ZAZPI PUNTUKOA

Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz
Doinua: Ai hori begi ederra A

A. Laburu
Zuretzat zer da bertsoa?
A. Arzallus
Mikatza edo goxoa
baina barrenerantz soa
batzutan oso bide zabal bat
ta besteetan bidetxoa
erdia edo osoa
noiz betetzen da basoa?
Segi hitzaren pausoa.


ZORTZI PUNTUKOA

Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Norbere mundu intimo


O. Iguaran
Ta hitzaren pauso horrek
bidea nora darama?
A. Arzallus
Ni ere galdu izan naiz
bapateko hortan barna.
Nahiz aurretik pentsatzea
izaten den geure arma
ustekabekoak ere
izaten du bere xarma.
Adibidez bertso honek
errekan gisa narama
erdi erorialdian
pentsatu arren ai ama!
Bertso bat horixe baita
kalkulatzen ez den lana
geuregandik abiatu
eta entzuleengana. (bis)


BEDERATZI PUNTUKOA

Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz
Doinua: Betroiarena A


U. Alberdi
Haundia denak beti
haundi jarraitzen du
A. Arzallus
nahiz ta ilusioak
tartean zendu
ta behin oker egina
gero ezin zuzendu
autoestimaz behintzat
ni ez naiz gizendu.
Pentsa ze abendu!
Ideiak aldendu
ta txapela kendu
ta ezin mantendu
hobe kritika on bat
egin bazendu! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra