Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus
Bertsoa entzun |
2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus: Honek badu kopeta
honek badu kara;
bere santu aurpegia
da soilik maskara;
telebistan aurrean
beti bera traba;
diruan lapurretan
ibiltzen ez da ba!
Baina hori kenduta
pertsona ona da.
M. Arzallus: Nahiz ta jende aurrean
egoten den lasai
izkutuan badago
sarritan egin jai.
Bera nolakoa den
ondo ez dakit, ai!
Baina zerbait badakit
zerbait badakit bai:
bera bezalakoa
ez nuke izan nahi.
A. Arzallus: Hau besteen ziriaz
ohartzen da fite;
anaiarekin ere
badu nahiko pike;
hemendikan etxera
joatean noizbait'e
seguru esango dit
"Ai anaia maite:
irabazi dizut ta
izurratu zaite!".
M. Arzallus: Nahiz sarri esan dudan
hau zela onena
bera da gaiztakeri
egiten duena;
beti lapurtzen dabil
zer-nolako pena!
Etxean sortzen dizkit
hamaika problema?
Gero nik jasotzen dut
errieta dena.
A. Arzallus: Oraintxe noa egi
dena esatera:
nik anai bat nahi nuen
nerekin batera
baina umea ez zan
mutila atera.
Negar egin nuen zu
sartzean etxera
ta orain egingo det
joaten bazera.
M. Arzallus: Norbera nahi den gisan
ez delako sortzen
nik neskarenak ditut
abizen ta izen;
eta horrelakoak
ez dira aldatzen.
Bai, negar egin zuen
ni sortzean ozen
baina hala ta guztiz
ederki poztu zen!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra