Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2006-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
| Bertsoa entzun | 
2006-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
		
				
				Neurria: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
I. Elortza: Hizkuntza bakar bat ei daukagu
baina euskalkiak hiru-lau;
nahiz berba batzuk ezagutuaz
joan urteak pasau arau
Durangon jaio nintzen ni eta
barriz Hendaiakoa hau;
erdia aittu egiten dautset
ta erdia imajinau.
A. Arzallus: Nere eskuara baztertu eta
ez naiz Igorrera jinen
baina halere deus erran gabe
ez dut hemen aldeginen;
orain dena da "Gara" ta "Gaude"
dena da finetan finen
baina baturik ez zenean ere
untsa konprenitzen ginen.
I. Elortza: Antza ederto ibilten ginen
gu baturik ez zanean;
gitxienean hori aittu dot
zure lapur esanean;
arrazoi dozu lehen be igualtsu
ibilten ginen lanean
baina oin hobeto esplikatzen naz
zure herrira noanean.
A. Arzallus: Ene herrira joaiten zira
ta ez duzu deus oker joko;
euskaldun zaharrak ezautzen ditu
mila bazter eta xoko.
Guk gureari euts dezaiogun
ta gerokoak geroko!
Aro onarekin ikusten dira
Irati eta Anboto.
I. Elortza: Aditza adostu ta hiru-lau berba
holan saihestu problemak;
halan gainditu genduzen nonok
ipinitako eskemak;
oin batuari gehitzen dautseguz
gure berba politenak;
gipuzkoarrak dira kolore
barik gelditu direnak.
A. Arzallus: Gipuzkera da nunahi aditzen
gipuzkera omen moda;
galdu zaizkigu gure aditzak
ta gure aditzen denbora.
Gipuzko hori bazter dezagun
zerbait egin beharko da;
zubi bat egin behar ginuke
Hendaiatik Durangora.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
