Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2006-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2006-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gorostidi: Berritan dena eder, polita
nunahitik dena freskura
baino bi urte, hiru-lau urte
hortxe jarri leike muga;
oso ezaguna ia ohikoa
bihurtzen da abentura
ta maitasuna bukatu ohi da
bihurtzen bada ohitura.
M. Lujanbio: Beraz ohitura tarteko bada
lehengo beroa epela;
lehengo irrifarra nekea eta
lehengo indarra txepela;
eunero-eunero sentitzekotan
lehen egunean bezela
eunero-eunero pentsatu behar da
azkena izan leikela.
B. Gorostidi: Gaur opari bat egingo diot
berandu naiz baino benga;
detailetxo bat lore txiki bat
lanetik garaiz irtenda.
Baino gerora gaur utzi ingo det
orain urruti da denda.
Gauza ttikiak aha ztu ezkero
goitik behera erortzen da.
M. Lujanbio: Gerta liteke zeozer zana
jartzea barru hutseko;
gerta liteke ia berandu
izatea damutzeko
baina opariak hobe da egin
pozez gogotsu antzeko
ez konpromisoz ta gogoz kontra
gabeziak betetzeko.
B. Gorostidi: Zein polita den lehen egunetan
bere altzoan urtzea!
Zein polita den biak batera
ta bide bera hartzea!
Baino denborak ahaztura dakar
ta hor hasten da trantzea;
lehen guretzako guztia zena
norbait arrunt bihurtzea.
M. Lujanbio: Egun guziak antzeko dira
hori omen da kontua;
irrati gisa bilakatzen da
lehengo sirena kantua
baina pentsatu zuk une oro
dala zure momentua;
ta zergatik ez? Arruntasunak
badu bere enkantua.
B. Gorostidi: Arruntasunak ere haseran
bizigarriak zaizkigu;
bat bestearen mirabe gera
bat bestearen katibu;
bukatu asko bukatu dira
izanak gera testigu...
Noizbait bukatu daitekeen arren
saiatzea merezi du.
M. Lujanbio: Behin hasten da ta pentsatzen degu
inoiz ez dala bukatzen;
bukaera're hartu beharko
genuke natural antzen.
Hori esaten errexago da
ez da hain errex betetzen
baina esan ere egin behar da
gero gertatu ditezen.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra