Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2006-01-07 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Gallastegi, Maddi
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Zelaieta, Julen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Miren Julenen jarraitzaile sutsua da. Gutun piloa idatzi dizkio, baina erantzunik ez sekula. Gaur aurrez aurre daude. Zer ote du Julenek?

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julen Zelaieta

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza: Edozer eingo neuke
mutil honen truke
nafarrek euren gauza
berezia dute;
igual karta guztiak
bidean galdute...
Nik zure kamioian
ibili nahi nuke (bis).

J. Zelaieta: Abiadura haundiko
trena zara benpin!*
Hona etorri zara
kriston oihuekin;
nere kamioiari
laudorioka ekin
baina nere forroari
hozkarik ez egin (bis).

M. Amuriza: Zu ikusi ta pozik
jartzen naiz behinepin
langilea bazara
ta bertsolari fin;
nahita be kamioian
gure neuke ekin
ta gero frenazorik
ezingo da egin (bis).

J. Zelaieta: Eguraldi txarra da
gaur egin duena;
beraz ez montatzea
ez al da onena?
Fans kontua xelebre
ez ote da dena?
Zu nirea eta ni
zure aitarena (bis).

M. Amuriza: Aita nahi omen duzu
alabaren ordez
baina ez naiz isilduko
ni betiko legez.
Kamioian sartuta
gozo eta errez
arrankau barik gauza
asko egin leikez (bis).

J. Zelaieta: Nik bertan gauza pila
egina sarritan;
zu geldituko zera
horren inbiditan;
nere kamioi zaharra
ahantz zazu, utikan!
Martxa atrasa baitu
izorraturikan (bis).

M. Amuriza: Hasi aurretik horri
ez diozu emongo;
lasai egon mutiko
nik ez zaitut jango!
Konformatu nirekin
holan zagoz ondo;
nire aita ez da zure
kamioira joango (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra