Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-07-07 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Mañukorta, Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2006-07-07 Mungia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolariak / Egileak
Mañukorta
Ugartetxea, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Anne Igartiburu libre dagoela-eta zuen buruaren propaganda egitea pentsatu duzue.

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-07-07 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Mañukorta, Beñat Ugartetxea

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta: Garai baten hori zen
neskatxa umila;
argia ta leiala
gure sorobila;
ezkondu eta orain
beste baten bila...
Mañukorta ona da
zuretzat mutila.

B. Ugartetxea: Nik sekretu bat daukat
praketan gordea;
mutilori ematen
digu ohorea;
luze samarra eta
beltza kolorea
ta Mañuren aldean
mutil dotorea.

Mañukorta: Propagandan gabiltza
zertako ukatu?
Gauza onik ezin da
honela trukatu;
lehenbizi bi gauetan
biok aprobatu
ta gero onena nor dan
zeuk aukeratu.

B. Ugartetxea: Zu beti itsusi ta
ni beti dotore;
gainera jolasetan
ausart eta trebe
laztanak egitea
baita nere lege;
hori berak badaki
probatu gabe're!

Mañukorta: Beraz laguna horra
zuretzako plana;
nola ematen ez daki
ezpainetan laztana...
Mañukorta da hemen
gaur suplente dana
baina etorriko zera
berriz neregana!

B. Ugartetxea: Mañu soilik bertsotan
da oso abila;
beste guzti horretan
erdi inutila;
askozaz hobea da
alboko mutila...
honek gerria gogor
ta makal zakila.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra