Bertsos - View details To know more about this section
2006-07-07 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Beñat Ugartetxea
Bertsoa entzun |
2006-07-07 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Beñat Ugartetxea
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mañukorta: Garai baten hori zen
neskatxa umila;
argia ta leiala
gure sorobila;
ezkondu eta orain
beste baten bila...
Mañukorta ona da
zuretzat mutila.
B. Ugartetxea: Nik sekretu bat daukat
praketan gordea;
mutilori ematen
digu ohorea;
luze samarra eta
beltza kolorea
ta Mañuren aldean
mutil dotorea.
Mañukorta: Propagandan gabiltza
zertako ukatu?
Gauza onik ezin da
honela trukatu;
lehenbizi bi gauetan
biok aprobatu
ta gero onena nor dan
zeuk aukeratu.
B. Ugartetxea: Zu beti itsusi ta
ni beti dotore;
gainera jolasetan
ausart eta trebe
laztanak egitea
baita nere lege;
hori berak badaki
probatu gabe're!
Mañukorta: Beraz laguna horra
zuretzako plana;
nola ematen ez daki
ezpainetan laztana...
Mañukorta da hemen
gaur suplente dana
baina etorriko zera
berriz neregana!
B. Ugartetxea: Mañu soilik bertsotan
da oso abila;
beste guzti horretan
erdi inutila;
askozaz hobea da
alboko mutila...
honek gerria gogor
ta makal zakila.