Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-07-02 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Izeta, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek herri bateko festa batean ezagutu duzue elkar. Maialenen etxean pasatu duzue gaua. Goizean, Maialen, esnatu zara, baina triste; Andoni ez dago ondoan; joan egin da. Ohartxo bat utzi du: "Nahi duzunerako", eta ondoan bere telefono zenbakia. Dudan egon ondoren, deitzea erabaki duzu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Usurbilgo festetan
juerga hain lizunik
urtek izango ziran
egite' ez nunik
baina gaur gauekoak
izan du oihartzunik;
atzo hainbeste muxu
ematen jardunik
gaurko gosaia ere
emango nizun nik! (bis)

A. Egaña:
Gaurko gosaia nuen
hiru kafe bero;
hala erabaki det
notatxoa bego:
"Numeroa: zazpi, bost
sei, sei, bi, lau, zero
ta nahi dezunerako"
erantsi det gero;
hain azkar behartzerik
ez nuen espero! (bis)

M. Lujanbio:
Zure harrokeria
nun dezu utzia?
Eta atzo gauean
zeneukan antsia?
Hola ihes egitea
a ze elegantzia!
Atzo ze esan zendun
ez daukat ahantzia!
Tokitan geratu da
zure pazientzia! (bis)

A. Egaña:
Esan nizun osatzen
nintzela txakurrez
ta pazientziarena
bota nuen errez;
txori hutsa nintzela
bazenekin aurrez
ta beste esaera
ulertu aldrebes:
egiten ikasi det
baina egoten ez. (bis)

M. Lujanbio:
Egiten dakizula
a ze panorama!
Zure ezin egonak
hartuko du fama;
garesti aterako zait
bart gaueko lana;
lehendabizi erdizka
utzi ninduana
eta gero faktura
telefonoana. (bis)

A. Egaña:
Atzo gauean biok
geunden hain indartsu;
ai ene zenbat kontu
eta zenbat muxu!
Zu trebe aritua
ta ni ez hain maisu.
Faktura ta erdizka
hor ari zera zu;
bueno baina zertako
hots egin didazu? (bis)

M. Lujanbio:
Goizean esnatu ta
alde egin karreran;
honen kontzientzia
ez zegon primeran.
Galdetzen dit zertako
deitu ote dedan!
Zure kaltzontziluak
hementxe aukeran;
faborez beira zazu
zerekin joan zeran! (bis)

A. Egaña:
Oraintxe erori naiz
kolpetik argira;
gure neska matraka
salatzen ari da.
Atzo ligatu nindun
ta etxera di-da!
Kaltzontzilo beltz batzuk
nik badauzkat, tira;
ta zuk jakingo dezu...
nereak ez dira. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra