Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-05-21 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-05-21 Oñati Lagun-artekoa
Gai-emailea
Egaña, Andoni
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Beñat
Lizaso, Joxe
Lizaso, Sebastian
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Beti gizonezkoak izan dira protagonista. Gaur ere Benito da protagonista, eta bere emazteari bi muxu eman eta gustura. Lizasotarrei begira, ze nota jartzen diozue zuen emazte, ama eta amona den Juliri?

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-05-21 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Aztertzailea Juli degula
zertarako disimula?
Emazte, ama ta amonatzat
zer emakume mardula!
Gazte garaian bostetik gora
ez nintzan pasa sekula;
oain bisitara nijoanean
ohorezko matrikula. (bis)

J. Lizaso:
Orain aitonak egin behar du
azterketa nabarmena;
amona Juli pasea dago
hamaika poz eta pena:
lehenbizi senarrak aldegiten zun
gero semeak hurrena;
pazientzia neurtu baleike
jarriko nuke aurrena. (bis)

B. Lizaso:
Leheno senarra joaten zitzaion
amona ez zegon lasai;
gero semea eta amonak
ezin zuen egon alai;
neretzat nota hauen berdina
beharko luke nolanahi
aspaldidanik esaten baitit
Lizasotarra zera bai! (bis)

S. Lizaso:
Gazte garaian bertsotan hasi
ta odola nuen bero;
aitortu behar: parranda ere
egiten nun egunero.
Sailkapenean eta puntuan
nahiz ta amak jarri zero
neretzat ez zen bronka haundirik
aitakin hustu ta gero. (bis)

J. Lizaso:
Maite behar ta histori horrek
gurean behar zeguan
sukalde aldian lanian ta
senar gordina kanpuan.
Hala're muxu ematen zidan
etxera juandakuan
jakingo nuke isil-isilik
zenbat sufritutzen zuan! (bis)

B. Lizaso:
Aita ta aitonak bertso munduan
zeinen ibilbide fina;
Neuk'e gauz bera egin nahi nuke
egiten det ahalegina.
Amonak sarri esaten zidan
hau hain da gauza jakina:
"Beñat mesedez ez zaitez irten
aita ta aitonan berdina" (bis)

S. Lizaso:
Hala ta guztiz ez zaigu bete
amonan borondatea
aita bezela semea ere
hark sarri muxuz betea.
Ondo pentsatzen jarri ezkero
guk izan degu suertea
hortzaka eiteko nahiko motibo
eta muxu ematea! (bis)

J. Lizaso:
Kontuak kontu nolabait ere
badijoazti urtiak
ta urte hoiek izandu dira
hainbeste bertso botiak;
guri gehiegi lagundu digu
mundu hontan suertiak:
guk ez dakigu zer balio dun
amona ona izatiak! *

B. Lizaso:
Amona ona eduki degu
horretaz jakitun gera;
lehenen senarra gero semea
ta ni're hauen antzera
baina uste det amona bera
ere doala pozera
biharamunean galdetzen baitit
"Zer moduz ibili zera?" (bis)

S. Lizaso:
Seme guztiak egoten gera
gurasoak aipa premiz
ta aipatzean sarri askotan
barruak eiten du diz-diz
hala ta guztiz pentsatu izan det
neronek hamaika aldiz
aita ta ama ez zinatela
ni jaio izan ez banintz. (bis)

J. Lizaso:
Jaio zinan ta aitortutzen det
ez zinan jarri saltzeko!
Zure beharra izan genduan
bihotzak kontsolatzeko;
gero amonan historiari
ere begira behar zako:
hura negarrez ta gu bertsotan
txaluak irabazteko. (bis)

B. Lizaso:
Amona beti eduki degu
pazientzian jabea
nahiz ta amorru pixkat eduki
bere barruan gordea;
munduan ez da sekula sortu
horren andra dotorea:
emazte ona, ama bikaina
eta amona hobea. (bis)

S. Lizaso:
Begira nora iritsi zaigun
lehen hasitako ezbaia:
amonarekin hasi gera ta
kontuak esaten saia;
aita lehen malkoz etena zaizu
zenedukan esan nahia?
pozaren pozez negar eiteko
aita bazendun garaia! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra