Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Lizaso

Datu pertsonalak

Izena
Lizaso, Joxe
Izen abizen osoak
Lizaso Mendizabal, Joxe
Jaiotza
1927 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2009 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Azpeitiko hirukoteko (Lizaso, Agirre eta Lazkano) bertsolari beteranoena. Igande arratsaldeko festa giroan hasi zen bertsotan. Plazan, Txapel, Bixko, Zepai eta Loidisaletxe izan zituen, besteak beste, kantu lagunak. Be­ran­duago Uztapide eta Basarrirekin aritu zen. Gero Lazkao Txiki, Xalbador eta Joxe Agirrerekin, eta azken hogei urtean belaunaldi denekin aritu zen oholtzan. Azkartasuna eta erantzuna izan dira bere dohaietako bi. Zinegintzak ere ukitu du Joxe Lizaso: Urte ilunak filmean aitona papera egin zuen. Xebastianek, txapela jantzi zuenean, aitari eskaini zion. Joxe, Sebastian eta Beñat elkarrekin plazan kantatuak dira zenbait alditan.

Informazio gehiago (Argia):
http://www.argia.com/albistea/joxe-lizaso-hil-da

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
17 urterekin egin zuen lehen plaza Zepairekin, Gaintxurizketan; Uztapideren ordez joan behar izan zuen. (Bertsolari, 24.Zbk, 15.or). 1945ean kantatu zuen Uztapiderekin "Pedroneko" tabernan.