Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-02-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-02-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Biak elkarren osagarri zarete. Murua itsua da eta Egaña gorra.

Deskribapena

Doinua
Hirurogeita beatzi urte
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-02-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Kale erdian hamaika aldiz
aritzen gera parreka;
kontatzen diot hau eta hura
bistako gauzen herrenka
baina itsuak ere badauka
badauka bere arreta:
maiz esaten dit "Aparta hortik
autobusa dator eta!".

I. Murua:
Halaxe da bai aritzen naiz ni
honi gauzak eramaten
nere begiak berak ditula
nork ez dio antzematen?
Autobusana halaxe izan zan
gertatu zan bai behin baten;
nik esan nion ta apartau ein zan
nahiz bat'e ez dun entzuten.

A. Egaña:
Biok gerade Realzaleak
beraz bi astetik bira
buelta koxkor bat egiten degu
Anoetako zelaira;
nik sarri diot "Mugi Rekarte
koño Kovacevic tira!"
Ta itsuak dio "Ez dira hasi
himnoa jotzen ai dira".

I. Murua:
Bururatu're zeini ta guri
Anoetara joatea!
Zail izaten da honek nahi duna
ta alperrik da esatea.
Realekoek ezin zulatu
kontrarioen atea;
hori ikusteko kasi hobe da
guztiz itsu izatea!

A. Egaña:
Gorra den batek egi osoa
bereganatzen du nekez;
nere emazteak ni jipoitzeko
sarri hainbeste interes:
esate omen du nerekin zail da
butaneroakin errez;
neure aurrean kontatze omen du
irriparrez irriparrez.

I. Murua:
Ez da egia baina Anoetan
dago gure atsegina:
hango buila ta garraisi haiek
nigan dute eragina
ta honi berriz han ikusiak
eraiten dio mina;
aizu senarra hobe zenduke
arbitroa zeu bazina!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra