Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-30 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-10-30 Urepele Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaurko festa duzue lehenengo gaia. Xalbador eta Aranalde gogoan.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-10-30 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza:
Bi izen haundi ditugularik
gaur parez pare jarririk
hona ni hemen egun xume bat
pasatzera etorririk.
Azkenik nekez pasatuko dut
holako egun haundirik
Xalbador eta Aranaldekin
deus ere ez baitzen ttipirik. (bis)

M. Lujanbio:
Iraganetik egiten dute
bi argazkiok diztira
eta lagunek gaur egunera
berrekartzea desira.
Bostehun bat lagun hemen badaude
iraganari begira...
bostehun bat lagun hemen bagaude
etorkizuna hori da. (bis)

A. Egaña:
Beti bezela batu zaizkigu
Urepel ta uda azken:
kolore anitz errepideko
ixkina denak babesten;
saiatu gera aldez aurretik
kolore hoiek ikusten
baina holako jendetzarikan
ez genuen aurrikusten. (bis)

X. Amuriza:
Guregatikan ez zen izango
hemen hartu dute elkar
Xalbador eta Aranaldena
meritua horrek dakar.
Maiz pasatzen da Donostia ta
Baiona ta Bilbon zehar
euskal zentroa aurkitutzeko
bazterrera etorri behar. (bis)

M. Lujanbio:
Gaurkoz bai behintzat zentru-zentrua
bertatik mintzo da ozen;
begira nola mendebaldetik
auto ilaran datozen.
Eskerrak badan motibo on bat
ta Urepelen hain zuzen
hegoaldeko egozentristak
pixka bat mugi gaitezen. (bis)

A. Egaña:
Egia da bai egozentrismo
hor ez du falta indarrik
batzuk gunean gabiltza beti
batzuk baztertu samarrik.
Egun hau geure egin behar degu
ez dago esan beharrik
eta ahal dela ez bedi izan
folklore egun bakarrik. (bis)

X. Amuriza:
Bi hauentzako txapelketa ere
nola ez dagon aparte
duela zenbait urteko kontu
hura berriz gerta daike:
Xalbadorreri gerta zaiona
entzulea oroi zaite;
gaur ez duzue txisturik joko
beraz ez zaituztet maite. (bis)

M. Lujanbio:
Behin Xalbadorrek pasa zuena
gerokoentzat eredu;
bertsozaleen zenbat haserre
epaileek zenbat ernegu!
Ez gera horren bikainak gu ta
denaren premiz gaude gu;
merezi gabe txalo jota're
guk maiteko zaituztegu. (bis)

A. Egaña:
Ai Xalbador ze bertsolari zen
hartu dezagun kontuan
behin Donostian barru-barrutik
aritu baitzen kantuan;
txistuka ari ziren guztiak
han txaloka segituan...
bi minutuan bertso batean
denak aldatu zituan. (bis)

X. Amuriza:
Aldatzea da nunbait erreza
kristau ebanjelioa
baina Xalbador harek bazeukan
bere baitan jenioa.
Nahiago nuke neuk izan banu
egiteko balioa
txistuak entzun ondoren harek
han egin zuen saioa. (bis)

M. Lujanbio:
Txistu gordinen ondorenean
aritu al zen hain aisa?
Gu ez geunden ta sinistu behar
hemen entzundako hitza.
Txapelketa hartan txistu artean
Xabier epaile gisa
nik ez nuke nahi Xabi Amuriza
aurten epaile balitza. (bis)

A. Egaña:
Amuriza hau epaile gisa
Maialen ez zazu erre
batzutan iso egingo baitu
komeni zaiola arre.
Ai Xalbadorrek beiratzen dio
hona bere gorazarre
argazkietan zeharka eta
hil ondoren aurrez aurre. (bis)

X. Amuriza:
Hemen bizian bildu behar da
haizetan doan orbela
ta zu Maialen nik hartzen zaitut
aurten hautagai horrela.
Nik zuri txistu jo behar dizut
lehen Xalbadorri bezela;
ea amorruak jota Andoniri
kentzen diozun txapela! (bis)

M. Lujanbio:
Ia Andonik bere txapela
izan lezaken galzori
gerta liteke baino akaso
utzi behar gaitu grogi.
Publiko artetik entzuten badet
txistu hotsen bat edo bi
pentsatuko det "Oain ere ari da
Amuriza alu hori!" (bis)

A. Egaña:
Maialen ta ni joango gara
hurrengo txapelan bila
ta Amurizak txistua joaz
jarri nahi du iskanbila.
Hau apaiztzako ikasia zen
txintxoa gendun mutila;
beraz seguru gaur Amurizak
txistu jotzen ez dakila. (bis)

X. Amuriza:
Hara Andoni ez nazak jarri
txistulari baten pare;
ze txistu klase dagon aspaldi
gaituk jakintzaren jabe.
Aurten aluak izateko ere
aurrez prestatuak gaude;
alukerian izatekotan
behingoz neska baten alde. (bis)

M. Lujanbio:
Ez pentsa, poza ere hartzen det
halakorik esatean
neskaren alde jarriko dala
Xabier halakon batean
ta txistu hotsik irtete ez bada
bere hortz hoien tartean
honen bizarra ezautuko da
hamar milaren artean. (bis)

A. Egaña:
Behin behar eta jende aurrean
Xabier jarri biluzik:
berak esan du Maialen honek
gailendu ezkero pozik;
barka Xabier iritzi horrekin
ni ere bat nator kasik
baina ez neska delako soilik
hobea delako baizik. (bis)

X. Amuriza:
Egañak beti berea baitu
diplomazi ugaria
hara Andoni hautsi zitekek
urte honetan haria;
galtzaile bahintz hator nigana
izan zan erabakia:
esplikatuko diat nola den
txapelaren nostalgia. (bis)

M. Lujanbio:
Amurizaren ibilbidea
oparoa ta luzea
Andonik bertsoz edertu ditu
auzoa eta etxea;
behingoz nik ere kantatuko det
diplomatiko antzea
nere txapelik onena hau da:
bi mitokin kantatzea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra