Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-03-05 Orozko Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2005-03-05 Orozko Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Fredi Paia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Bartra:
Giro ederra dago
hemen edurretan
plan benetan polita
egin dogu bertan
baina sinplea zara
mutila benetan
plastikoa jartzen baino
ez dozu pentsetan. (bis)
F. Paia:
Gogor zabiltza baina
etorri suabe
elurretan maitako
zintuzket nik bare;
plastikoaz pentsatzen
dodala nik grabe
garaia zan hasteko
plastikorik gabe! (bis)
O. Bartra:
Zeurean zagoz Fredi
beti legez tinko
horretarako baino
ez gara hasiko.
Eskiak hartu eizu
behingoan mutiko;
fondo apur bat ez jatzu
txarto etorriko. (bis)
F. Paia:
Nik ikaragarrizko
fondoa dut aizu
eta edaten sarri
ikusi bainauzu;
mendian behera eskiaz
ni ez nabil usu
eski estatikoa
frogatu al duzu?* (bis)
O. Bartra:
Oingoan bota deusta
lagunak itzela
harrapatzeko ez da
tipoa epela;
eski estatikoa
zer egin bestela?
Estatikoa zara
ohean bezela. (bis)
F. Paia:
Hemen da dena mendi
elur eta harri
gainera maiteagaz
zeinen zoragarri.
Hain Papa Noel ez naiz
ni sentitu sarri;
Oihana neretzako
trineoa ekarri. (bis)
O. Bartra:
Gaurkoan nik egin dot
mutilagaz porrot
beti nire planeri
makina bat boikot.
Kotxean geratzea
onena deritzot;
elurrezko papinaz
hobe pasauko dot. (bis)
F. Paia:
Krisi sentimental bat
dozu Oihana ai!
Lasai konpontzen ditut
edonon ta nunahi.
Gure maitasuna da
ta egon zaitez lasai
hemen dagoen elur
dana urtzeko gai. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra