Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hirurogei urteko gizon-emakumeak dira. Gizona Lizaso eta emakumea Agirre. Bikotekiderik ez dute aurkitu, baina elkar maite izan dute bizitza guztian. Inoiz ez diote elkarri ezer esan. Gaur iritsi da horretarako txanda.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Beti auzokidea
ia-ia anai
baina ez gera izan
hizketarako gai;
zahartzaroa ez dut
bakarrik pasa nahi
zu asko maite zaitut
ta behar ere bai.

J. Agirre:
Nahiko zahartuta gaude
zerbait eratzeko
baina bildurra degu
bakar geratzeko.
Oaindik garaian gaude
enamoratzeko;
nik laguna falta dut
hankak berotzeko.

S. Lizaso:
Zu beti bihotzean
zu beti buruan
biok ibili gera
koldarren moduan.
Bero eskean zatoz
garai beranduan
probatuko al gera
suaren onduan?

J. Agirre:
Beraz suan onduan
dezu aukeratua
nahiko beldurturikan
nago geratua;
surik gabe ote dago
ezin eratua?
Gizarajo hori zaude
bizarzuritua.

S. Lizaso:
Bizarrak zuri baina
gogoa lehengoa
ia egiten degun
pozaren txangoa;
eta betetze hori
elkarren gogoa
lehen pekatua gendun
orain milagroa.

J. Agirre:
Pekatu zan garaian
gendun tentsiua
baina orain dadukagu
burura iyua.*
Gogua ez dakit dezun
bai intentziua;
xelebria izango da
gure funtziua.

S. Lizaso:
Biok egin beharra
egoeran kargu
hortarako gogoa
biok baitaukagu;
nahiz ta hortan oraindik
aprendiz garan gu
jardun ta jardun igual
ikasiko degu.

J. Agirre:
Mejoratu ote leike
hemendik aurrera?
Orain hasi behar deu
lehen ez zan karrera;
nahiko motelak gaude
gerritikan behera
baina goia ondo da ta
konponduko gera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra