Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-01-07 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Martin, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nola ase behar dugu bake egarria?

Deskribapena

Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Abenduaren hogeita hamarra*
benetan egun goibela
aurreko denak ere halatsu
ez zen pasako bestela.
Egia da bai Euskal Herrian
bake egarriz gaudela
egia da bai txorrota denak
hondatu egin direla...
Iturriraino joan beharko da
garai batean bezela.

Nahiz ta eskatu sarri bakea
ez dakit azkar heltzen dan
pazientzia ta batasuna
hartu ditzagun aukeran.
Baina hala're hausnarketa bat
ea egin dezakedan!
Edanda ere ez baitakit nik
asetuko ote geran...
Egarri gehio ematen baitu
zenbat ta gehiago edan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra