Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-12-23 Galdakao Jaialdia
Gai-emailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zure alabak Olentzerori Play Stationa eta bideo jokoak eskatu zizkion. Opariak zabaldu dituenean argazki albuma eta hogei pintura aurkitu ditu. Negarrez joan da bere logelara.

Deskribapena

Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik banekien zer idatzi zun
eta zer nahi zun eskatu
nik banekien nik zer nahi nion
haurrari erregalatu
Play Stationen maila daukate
euren eskalatan altu
ta egurrezko lapitz batzuek
zeinen errez mespretxatu;
besteen mundutan murgildu nahio
ta ez eurenak asmatu.

Izan nahiko zun bere gelako
ikaskideak bezin guay;
bideo jokutan puntuak batu
pantailaz pantaila jarrai
baina bere amak ez zun hori nahi
eta negarrez joan da, ai!
"Pedagogia aspergarri hori!"
pentsauko du baina lasai
gaur egun ez du apreziatuko
baina gero akaso bai.

Mundu osoan kontra borrokan
gurasoek nola ekin?
Pantailak dauzka marrazki pila
nahiz eta soilik lau erpin
haurren burua betetzen dute
jolas fantastikoekin
inpotentzia sentitzen dugu
ta ez dakigu zer egin...
Nik nere apurra jarri nahi nuen
kolorezko lapitzekin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra