Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-07-13 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-07-13 Alegia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mari Errauskinen bigarren bertsioa egin behar dugu. Maialen, dantzaldira joateko baimena eman dizu Hada Madrinak, baina hamabitan ez zara etxera joango, hemen jarraituko duzu.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-07-13 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: zortziko handia
Doinua: Nahiz ta hiltzea derrigorra den

M. Lujanbio: Ez dira egongo hau bezelako
bi arrosa, bi krabelin
ez dira egongo mundu guzian
bi gizon printzean berdin;
balsa dantzatzen maiteminduta
bueltaka ekin ta ekin
zapaltzen nau ta ez det sentitzen
kristalezko zapatekin.

I. Elortza: Gauez argi bat piztu da eta
bera etorri nigana
balseo eder bat markatuaz
hor dabilkigu jazz ban(d)a;
begi politak, ile polita
polita daukazu dana
barkatu'idazu zapata eder
hoiek zapaldu izana.

M. Lujanbio: Lehenago nintzan arropa zarpail
ta orain ze elegantzi!
Dantza ta dantza gozo gabiltza
ta badu nahikoa garrantzi
baina estu nago Maitagarriak
nere taila du ahantzi
zapata bazpare galdu nahi nuke
baino ezin det erantzi.

I. Elortza: Ai panpoxatxo dena erazten
orain hasiko bazina?
Zu ikusita lehen kolpea
sortu baitzait maitemina;
oraintxe bertan egingo nuke
bizi osorako zina
ni oraindik ere printzea bainaiz
ta zu jada erregina.

Elizako kanpaiak gau erdiko kanpaiak jo zituenean Maialenek doinua aldatu zuen.

Neurria: zortziko handia
Doinua: Beti penetan beti penetan

M. Lujanbio: Ta hola balsean ari ginela
hara hamabiak pasa
kanpaien hotsa aditu det ta
aldatu da nere traza.
Ai kristalezko zapatak dauka
orain zapatila antza
ta karroza ez printzea bera
izango da kalabaza.

I. Elortza: Derrepentean dena aldatu
ta nola izan lasaia
hortxe joan da behin zoriontsu
ni izan nintzen garaia;
hor entzun dugu klinkli ta klanka
hamabigarren kanpaia?
Erantzi duzu zapata eta
hau da hau gazta usaia.

M. Lujanbio: Nere buruai begira nago
eta sentitzen det pena:
orain zuloa bilakatu da
leheno lentejuela zena.
Zure Cambridgeko hizkuntza hortan
ikasiko ez zenukeena:
edertasuna barrun dagola
eta roilo hori dena.

I. Elortza: Irakaspenak eman nahian zu
parean suabe-suabe
edertasuna barruan omen
zenbat irakaspen grabe!
Baina gaztelu hau neurea da
ta zuk egin behar alde;
edertasuna barruan dago
eta zu kanpoan zaude.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra