Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-02-10 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-02-10 Donostia Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oilagor garaia da orain. Amets zelatan dago begira, oilagorren zain, mugarrian eserita zigarroa errez. Horrela dagoela goarda azaldu da, Irazu.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-02-10 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Ondoan daukat zato ardo hutsa
eta koñak petatea
eta Marlboro kaja bat ere
baina ez dago betea
ta guarda jauna dator ondora
eman zaidazu pakea!
Ez det ulertzen delitu al da
zato ardo bat edatea? (bis)

J.M. Irazu: Ta eskupeta ote daukazu
zatoari tiratzeko?
Garaia ere ez al da aizu
etxera erretiratzeko?
Harri gainean hortxe zelatan
Amets zu zaude hitzeko
Odon Elortzak jarri al zaitu
bere mugarrik zaintzeko? (bis)

A. Arzallus: Odon Elortzak ez nau jarri ni
ez sortu istilu larria
ni neu neronen borondatez naiz
honeraino etorria.
Zuk aldez alde kontrolatua
daukazu beti herria
pentsatzen nago zerorri zeran
Odon Elortzak jarria. (bis)

J.M. Irazu: Diputazioan guarda nauzu ni
ez Donostirikan opa
kontu ibili igual neroni
hasiko bainaiz tiroka.
Honi ze multa jarri behar diot
zertan hasi honen kontra?
Antiajuk dazkan ehiztari batek
ez du ezer botako-ta. (bis)

A. Arzallus: Miope batek antiajuak
jaztea gauza normala
konturatu naiz guarda izateko
asko ikasia dala.
Baina tratu bat egingo degu:
nik ez det botako bala
ta zuk herrian zabaldu zazu
hamar bota ditudala. (bis)

J.M. Irazu: Haundi samarra kantatu dezu
egiaren izenean
lehen'e aspaldi ez al zabiltza
alerik bota gabean?
Gaur ere alper alperrik zaude
ehiztarian jardunean
ta gezur hoiek esan behar dira
inuxente egunean. (bis)

A. Arzallus: Guarda guziak izaten dira
jatorrak ta txistosoak
gezurra esaten eta brometan
pasatuz egun osoak.
Tira teatroa utz dezagun
ta garbi azaldu kasoak
aizu ta onak al zeuden lehengon
eman nizkizun usoak? (bis)

J.M. Irazu: Zakurrai eman nizkion denak
hark jan zitun aurrez aurre
bestela ere nik txuletari
nahiago diot egin parre.
Hau da ehiztari profesionala
ez naiz jarriko haserre
multa ttiki bat jarriko dizut:
lanian ezin da erre.

A. Arzallus: Nik baserrian lan egiten det
berdin egun eta gaba
ez dakit zenbat ganadu ditut
ta hoiekin nahiko lan da
eta ehizera atsaldez nator
hemendik einez pasada
nik neure lana baserrian det
eta ehiza jolasa da. (bis)

J.M. Irazu: Baserritarra hizketan hasi
edo gutxienez saia
gezur kontatzen oraingoan bai
a ze aurpegi alaia!
Zazpiak eta ehizian dabil
honek noiznahi dauka jaia
zuen baserrin ze ordutan da
behiak jezteko garaia? (bis)

A. Arzallus: Abila uste zerade baina
dena ez da hor amaitua
tema luzatu egin nahi nizun
ta izan zera kaikua.
Ordubetean hitz egin degu
luze, alajaungoikua!
Dagoeneko nere lagunek
botako zuten nahikua. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra