Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña: Sei gin-tonic ta sei kalimotxo
eztarrira zuzen-zuzen
horrexegatik ez dut gogoan
atzo gauez zer pasa zen.
I. Ibarra: Orain artean zu izan zaitut
nik Andoni lagun-mina
orain laguna ez dakit baina
hemen sentitzen dot mina.
A. Egaña: Hori entzunda ni geratu naiz
ai Iratxe harrituta:
atzo gauean lo hartu al nuen
sorbaldan apoiatuta?
I. Ibarra: Disimulatzen disimulatzen
egiten dozu zuk jolas
esan egizu zeuk nahi dozuna
ni danaz akordetan naz!
A. Egaña: Ba nik deus ere ez dut gogoan
nahiz eta izan itsusi
zer gertatu zen zeuk konta neri
baina detaile ta guzi.
I. Ibarra: Esan dozuna sinistu ezinik
oraintxe nago Andoni
hogei urtegaz bale baina orain
ez jaku hori komeni!
A. Egaña: Ez daukat ezer neure buruan
Iratxe hau da egia
bestetan beti ateratzen dut
nere beste aurpegia.
I. Ibarra: Nik bi berbatan esango deutsut
atzo pasau zana lagun:
bertsotan hasi ginen tarbernan
ta ohean amaitu gendun.
A. Egaña: Ohearena egia al da?
Ene hau desastrea, ai!
Konpromisario izanagatik
konpromisorik ez det nahi.
I. Ibarra: Beste detaile txiki bategaz
ulertuko dozu errez:
beste txapel bat jantzi zenduan
betiko txapelan partez.
A. Egaña: Atzo gauean egin al nintzen
beraz kondoiaren jabe?
Seguru asko edukiko det
oraindikan kendu gabe.
I. Ibarra: Ez dozu kendu beraz oraindik
zeuk esan dozu ta kasu
ba hori hortik kendu artean
konpromisoa daukazu.
A. Egaña: Baina zentratzen lagun zaidazu
ai Iratxe lagun maite!
Denbora pixkat eman zaidazu
hurrengo San Pedro arte!
I. Ibarra: Segi ezazu ba bertsoagaz
ez emon goragalea!
Horixe baita azken finean
zuk nahi dozun maitalea
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra